Olatu tankeak
TRL+ proiektuak azpiegitura paregabeak eskaintzen ditu eskala txiki edo ertainean offshore erabileretarako diseinatutako egitura, gailu eta operazioak bertan probatu eta aztertzeko, itsaso irekiko olatu, haize eta korronte baldintzak simulatuz.
Azpiegitura azpimarragarriena CCOB izeneko olatu tankea da. 44 metroko zabalera, 30 metroko luzera eta 4 metroko sakonera ditu. Tankeak norabide ezberdineko olatuak sortzeko gaitasuna du, norabide guztietako korronte eta haizearekin batera. Horrez gain, absortzio sistema aktiboa du inplementatuta. CCOB kosta eta offshore ingeniaritza egiturak probatzeko eta aztertzeko bereziki diseinatutako tankea da.
Norabide ezberdineko olatu tankeak (TOD) 28 metroko luzera du, 8.6 metroko zabalera eta 1.2 metroko altuera. Olatuak sortzeko sistema 10 palaz osatua da eta norabide ezberdineko olatuak sortzeko gauza da. Horrez gain, hiru dimentsioko absortzio sistema aktiboa du inplementatuta.