BiMEP saiakuntza eremua

BiMEP saikuntza eremuak TRL+ proiektuari balio erantsi paregabea ematen dio. BiMEP Armintzan kokatua dago eta itsaso irekian instalazioak eskaintzen ditu itsaso energia bihurgailuak prototipo eskalan bertan probatu eta aztertu ahal izateko komertzializatu aurreko garapen faseetan. BiMEP-ek 5.2 km2 -ko azalera hartzen du eta ur sakonera 50 eta 90 metro bitartekoa da bertan. BiMEP-eko azpiegiturak guztiz ekipaturik daude fabrikatzaileei beren diseinuen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa probatzen laguntzeko. 2016-ko urrian lehen olatu energia bihurgailua instalatu zen bimep-en (OCEANTEC).

BiMEP-ek ainguratzeko 4 eremu ditu, bakoitza 13.2kV/5MW-eko konexio elektrikoarekin. Horrez gain, ingurugiro monitorizazio zerbitzua eta gailuen zaintza 24/7 eskaintzen ditu bimep-ek.

 

 

[huge_it_gallery id=”5″]

Hasierara itzuli