Zenbakizko modelaketa

TRL+ proiektuaren eskaintza modelaketa esperimental eta zenbakizkoaren arteko konbinazio optimizatuan oinarritzen da. Zenbakizko modelo oro behar bezala kalibratu eta balioztatu beharra dago diseinu eta optimizazio erreminta fidagarritzat erabili aurretik. TRL+ proiektuko kideek esperientzia zabala biltzen dute zenbakizko modelo komertzial nahiz ez komertzialen erabileran, bereziki offshore sektoreko beharrak asetzera bideratutako aplikazioetan:

  • Egitura flotagarriak
  • Ainguratze sistemak
  • Eolika flotagarrirako turbinak
  • Olatu energia bihurgailuak
  • Itsaso garraio operazioak
  • Irisgarritasuna eta Erabakiak Hartzen Laguntzeko Sistemak

TRL+ proiektuan honako zenbakizko modelo hauekin egiten da lan:

  • Modelo sinplifikatuak (Ad-Hoc): maiztasunaren eremuan eta denboraren eremuan.
  • Modelo komertzialak: SESAM, Fluent, FAST, IH-2VOF
  • Software irekia: OpenFOAM.

[huge_it_gallery id=”6″]

Hasierara itzuli