Analisi meteozeaniko historikoa
Baldintza meteozeanikoen ezagutza sakona oinarrizkoa da edozein saiakuntza eremutan. Izan ere, bihurgailuak probatzen ari diren fabrikatzaileei erabakiak hartzen laguntzeko eta edozein aktibitateren arrisku maila gutxitzeko beharrezkoa suertatzen da. TRL+ proiektuak BiMEP-en analisi meteozeanikoa garatzen du, itsasoko energia berriztagarrien sektorean onarpen zabala duten nazioarteko estandarrei jarraiki eta beren bihurgailuak bimep-en probatzeko interesa duten fabrikatzaileen beharrei modu egokian erantzuteko asmoz. Horretarako, erresoluzio handiko karakterizazio meteozeanikoan lan egingo da, zenbakizko modelo kalibratu eta balioztatuak erabiliz olatu, haize, korronte eta itsas maila datu-baseak eraikitzeko. Zenbakizko modeloen kalibrazio eta balioztatze lanak BiMEP-eko buia meteozeanikoak jasotako datu instrumentalak erabiliz egingo dira.
Karakterizazio meteozeanikoak ondorengo erabilerak izango ditu:
- Offshore egituren diseinu eta sintonizatzea BiMEP-eko baldintza meteozeanikoetarako
- Itsasoko energia bihurgailuen diseinu eta sintonizatzea BiMEP-eko baldintza meteozeanikoetarako
- Itsasoko operazioen diseinua (instalatzea, operazio eta mantentze-lanak, eraispena) BiMEP-eko baldintza meteozeanikoetarako
- Bihurgailu eta egituren diseinua bimep-en egon behar duten denboran espero diren muturreko baldintzak jasan ahal izateko.
[huge_it_gallery id=”9″]